XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ETA NAZIO ARAZOAZ Gaur, inoiz baino gehiago nazional arazoaren berpizkuntzaren ikusliarrak gara (bai eta egileak, aktoreak).

Gaurko egunean, herri batzuek bere nortasunagatik borroka egiten dute eta puntu batzuetan, marxistek aldatu dituzte beren planteamoldeak nazional arazoari buruz.

Edo behintzat, ikusi dute herri batzuetan nazional arazoa premiazkoa dela.

Hauetako mugimendu batzuek esaten dute sozialistak direla, bainan askotan gertatzen dena da ez dakitela zer den benetan hau izatea.

Batez ere, planteamolde marxistak ez dira ezagutzen, zeren batzuek erabiltzen baitituzte planteamolde hauk bere kontestuaren at edo, esan dezakegu, pixka bat a priori.

Liburu honek nahi du konpondu problema hori presentatzen planteamolde marxistak beren kontestuan.

1914 arte marxistak eta ez-marxistak jarrera kasik-dogmatiko batzuek ziren nazional arazoa estudiatzeko orduan.

Gero batzuk bide hortan ibili dira eta beste marxista batzuek aldatu dute beren jokaera zeren marxismoa gauza guziak bezala, bilakaera bat sofritzen baitu.

Ez dugu ahaztu behar marxismoa ezagutzeko (praktikatzeko edo kritikatzeko) beharrezkoa denik dialektika ezagutzea.

Nazional arazoaren berpizkuntza arte, urte hauetan, marxistek esaten zuten mende hau internazionalista zela, eta pentsatzen zuten nazional arazoa ideia internazionalistaren aurka, zihoala, problema prinzipala ez zela eta abertzaleen jokaera, orduan, txiki-burgesa zela.

Zera daukagu Marxekin eta Engelsekin.

Marxista eta antimarxista batzuentzat ezin konprenituzkoa da Irlandako arazoari buruz hartu zuten jarrera.

Haseran biak jarri ziren nazional arazoa planteatzeko aurkako jarreran.

Bakarrik beren jarrerak beren denboretan jarriz (alegia, dialektikoak izanik) konpreni dezakegu gauza hori.

Poloniako kasua ezberdina da.

Poloniarrak Errusiako Kzaren etsaiak ziren eta beharbada horregatik poloniarren alde egon ziren.

Gainera, garbiki ikusten zen Poloniako klaseen borrokak hartzen zuela borroka abertzale era bat.

Berriz, Hego-aldeko eslaboen kontrako ibili ziren zeren ikusten baitzuten eslaboek jokatzen zutela Kzaren alde.

Bainan, liburuan, guretzat zera interesgarriena da Otto Bauer-en jarrerak, pentsamolde marxista nazional arazoari buruz konprenitzeko.

Ikusiz nola dagozen hirugarren munduan borrokak, garbiki esaten du nazional arazoa ez dela bukatuko sozialismoarekin, bainan bertan hazkunde osoa esagutuko duela.

Sozialismoa da eta izango da erantzun bakarra nazional zapalketaren aurka borroka egiteko, herriek aurki dezaten arte gaur zapalduta dagoen beren nortasuna.

Jarrera hau eta Leninek hartu zuen jarrera oso ezberdinak dira.

Leninentzat nazional arazo zen sozialist iraultzaren problema taktiko bat, zeren Leninek integratzen baitu autodeterminazioaren eskubidea proletargoaren iraultzan, ikusiz nazional borroka iraultzailea zela.

Bauer-entzat, nazional arazoa estrategiko da.

Nazional iraultzak askatzaile izan nahi badu, erantzun beharko die herri langilearen problemei, zeren herri langilea baita nortasuna benetan daukana.

Bestela, liburua oso interesgarria deritzat, ez bakarrik abertzale iraultzaileentzat, baizik eta marxistak edo sozialistak ez diren nazionalistentzat.

Beren aberria egiten dutenak ezagutu behar dira.